Zerbitzu telematikoen atarian (Ogasun-atarian) egin daitezkeen eragiketa guztiak ingurune seguru batean garatzen dira, HTTPS eta SSL protokoloak direla medio.
Horrek esan nahi du zure nabigatzailearen eta gure zerbitzariaren artean trukatzen den informazioa zifratuta iristen dela, bere edukian beste inor sartu ahal izan ez dadin. Gure zerbitzari seguruarekin konektatzen zarenean, zure nabigatzailea eta gure zerbitzaria ados jartzen dira informazioa modu pribatuan trukatzeko erari buruz. Datuak bidaltzen dituzunean, nabigatzaileak zifratu edo kodetu egiten ditu, eta informazio hori gure webguneak bakarrik deszifra dezake. Beraz, Interneteko erabiltzailea konexioaren erdian kokatu eta informazio hori atzematea lortuko balu, ez litzaioke baliagarria izango nola deszifratu behar den ez dakienez gero. Gauza bera gertatzen da nabigatzaileari informazioa bidaltzen diona zerbitzari segurua denean: nabigatzaileak soilik eman diezaioke zentzua informazioari, eta zuk bakarrik bistaratu dezakezula bermatzen du. Zure nabigatzailea toki seguru batera konektaturik badago, egoera-barran ikono bat agertuko da, giltzarrapo itxi baten itxurakoa, informazioa kanal seguru batetik bidaiatzen ari dela jakinarazteko.