Aurretik atzerrian matrikulatuta egon diren eta Espainian ibilgailu erabili gisa lehen aldiz behin betiko matrikulatzen diren garraiobideen kasuan, kontuan hartu behar da merkatu baliotik gutxituko dela, horren barruan sartuta dagoen neurrian, kenkaririk izan gabe exijigarriak izan diren zeharkako zergen kuoten hondar balioa, garraiobide berri moduan Espainian lehen aldiz behin betiko matrikulatuz gero, hala jasotzen baitu 2009ko urtarrilaren 13ko 16/09 FORU AGINDUAk.
Horretarako, aipatu hondarrezko zenbatekoa zehazteko, portzentaje hau aplikatu behar da zerga sortzean garraiobide erabiliak duen merkatu balioaren gainean: zerga horien kuotek aipatu garraiobide berriaren salmenta prezioan, zergak barne, agertuko zuten portzentaje bera.