Edukira jauzi egin

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logotipoa

Hizkuntzak:

Zerbitzuak eta tramiteak Interneten

BEZ-AREN IFZ-REN BALIOZTAPENA VIES APLIKAZIOAN

Egiaztatu Balio Erantsiaren gaineko Zergaren ondorioetarako duen Identifikazio Fiskaleko Zenbakiak balio duen edo ez

Apartatu honen bitartez egiaztatu daiteke Europako Batasuneko estatu bateko enpresari edo profesionalak Balio Erantsiaren gaineko Zergaren ondorioetarako duen Identifikazio Fiskaleko Zenbakiak balio duen edo ez, batasun barruko eragiketei dagokienez.

Batasunaren barruko salmentetan salbuespena aplikatu ahal izan dadin, nahitaezkoa da beste estatuko hartzailea modu egokian identifikatzea (IFZ-BEZ zuzena jarriz). Bestela, salmenta hori zergari lotuta eta salbuetsi gabe geratuko da zergaren aplikazio lurraldean.

Europar Batzordea linean web orriaren bidez egiten da balioztapena.

Araudi aplikagarriak:

  • Batasunaren barruko eskurapenetan:

  • Hemen egiaztatzen da hornitzaileak emandako BEZ zenbakia Batasuneko beste estatu bateko operadore bati dagokion. Egiaztapena egiten da Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 29ko 102/92 Foru Dekretuak lehen eta bigarren tituluetako II. kapituluetan eta 71. 82. eta 85. artikuluetan xedatutakoa aplikatzeko, Batasun barruko ondasun eskurapenei dagokienez.
  • Batasunaren barruko salmentetan:

  • Hemen egiaztatzen da bezeroak emandako BEZ zenbakia Batasuneko beste estatu bateko operadore bati dagokion. Egiaztapena egiten da Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 29ko 102/92 Foru Dekretuak 25. artikuluan xedatutakoa aplikatzeko, Batasun barruko ondasun salmentei dagokienez.
  • Batasunaren barruko garraioan, garraio horren zerbitzu osagarrietan eta Batasunaren barruko bitartekaritza zerbitzuetan:

  • Hemen egiaztatzen da Batasunaren barruko garraio zerbitzuak egiten edo jasotzen dituenak emandako BEZ zenbakia Batasuneko beste estatu bateko operadore bati dagokion. Egiaztapena egiten da Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 29ko 102/92 Foru Dekretuak 72., 73. eta 74. artikuluetan xedatutakoa aplikatzeko, Batasunaren barruko ondasun garraiori dagokionez.