Edukira jauzi egin

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logotipoa

Hizkuntzak:

Zerbitzuak eta tramiteak Interneten

HIDROKARBUROEN BOLUMENA 15º C-KO TENPERATURAN KALKULATZEA

Kalkulatu modu errazean hidrokarburoen bolumena 15 ºC-ko tenperaturan.

Zerga berezietan honako Establezimendu eta Jarduera Kodea(JEK) duten enpresei zuzenduta dago zerbitzu hau: HF, HT, H7 eta OH.

Urrats errazen bitartez, hidrokarburoen bolumena kalkulatu ahal izango duzu 15 ºC-ko tenperaturan, produktuaren bolumena, tenperatura eta dentsitatea kontua hartuta (gasolina, gasolioa, kerosenoa, olio arina eta tarteko olioa).

Europan indarrean dagoen legeriaren arabera eguneratzen du gure departamentuak zerbitzu hau.

Honetarako erabil dezakezu zerbitzu hau:

  • Hidrokarburoak 15 ºC-tan zenbateko bolumena duen jakiteko, beste tenperatura batean egindako neurketatik abiatuta.
  • Hidrokarburoen barne kontrola norberak egiteko (gasolina, gasolioa, kerosenoa, olio arina eta tarteko olioa).

Zerbitzuak eta tramiteak internet bidez egiteko aplikazioak sistema segurua erabiltzen du beti. Erabiltzailearen eta atariaren artean transmititzen den informazioa zifratzeko balio du. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, ikusi ondoko hau: pribazitate politika eta zerbitzari segurua.

Webgune honi buruzko lege informazioa:

Gipuzkoa.net atariaren logotipoa